San Asensio eta Biana

Zer nolako toki ederrak herri hauetan ikusi ditugunak!

Elciegoko Marques de Riscal bisitatu eta gero San Asensioko La Estrellan egin degu lo! Sekulako igerilekua eta Davalilloko gaztelura bisita!

Vianan hainbat jarduera berezi egin ditugu! Wally azkenean aurkitu dugu! Eta gero gauean bueltaxka bat restaurantean afaldu eta gero!

Biasterin bi egun zoragarri

Bi egun izan dira Biasterin (laguardia) igaro ditugunak.eguraldiak lagunduta atseden eta igerilekuetaz gozatzeko aukera izan dugu!

Atzoko egunean laoya bisitatu, ginkana jolasa egin eta gauean bueltatxo bat eman genuen deltako 36 partaideak eta
6 arduradunak!

Sekulako giroa! Eta orain zintzo-zintzo lo!

Berehala martxan jarriko gara Elciegora!

20110717-083106.jpg

Delta erritmo onean

Aurtengo delta martxan jarri zen aurreko asteazkenean, bi egun zoragarri izan ditugu nahiz eta eguraldia erdipurdi izan!

Gaur puerto del toro igo dugu! Cruz del castillo tontorreraino!

Deltako partaide guztion partez! Ederki gaude eta besarkada handi bat bidaltzen dizuegu!

20110715-020842.jpg

Kanpaldia prest

Nahiz eta Deltako txanda ibiltarian egun gutxi pasa, gure lehenengo eguna eta azkenekoa bertan egongo gara.

Atzo, larunbatean, guraso talde handi bat gure kanpaldia montatzen aritu zen, eskolako irakasle batzuekin batera.

Gurasoen lana nabarmentzekoa da, baino baita ere Anai Juanjok egiten duena. Ekainaren 23tik hemendikan dabil kanpaldiko detaile guztiak prest jartzen!

Eskerrikasko muntaketa posible egiten duzuen guztioi!

20110626-065355.jpg

KANPEZUKO KANPALDIAN GAUDE!

Kaixo familiak!

Gaur gauza gutxi daukagu kontatzeko, hala ere, Kanpezuko kanpaldira iritsi gara. Gaur Maeztuko igerilekuan pasatu dugu ia egun osoa, eta sei eta erdietan abiatu gara ttipi-ttapa kanpara beroketa modura.

Bihartik aurrera gazteak hasiko dira gauzak ipintzen blog honetan! Jarraitu ezazue gure bloga!

Ondo izan!

Deltako begiraleak.

Arazotxo teknikoak

Agur Delta 2010! Datorren kurtsorarte!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Hainbat egun, hainbeste prestakuntza, bilerak, zirkularrak, programazioak… eta konturatzerako dena amaitu da. Hamar egun izan dira eta guztion oroimenean geratuko dira Delta honetan bizitutako momentuak. Autobusean, bueltan komentatzen genuen bezala batzuentzat azkeneko kanpaldia izango da, beste batzuk berriz, datorren kurtsoan bueltatuko zarete. Batzuk Deltara, beste batzuk agian begirale moduan…Baina datorren Delta urruti dago eta zeinek daki zer montatuko dugu.

Ziur dagoena da aurten bukatu duguna. Arduradun taldearen iritzian modu ezinhobean amaitu da. Gaztetxoak primeran erantzun dute, eta giroa zoragarria izan da. Ibilaldiak, jolasak, gaubelak, monumentuak ezagutu…

Blog honetan partaideak kontatutako daukagu eta hemen geratuko da kontsultatu nahi duenak ikusteko. Argazkiak ikusteko gogoratu:

picasaweb.google.com/lsbkanpezu

Datorren kurtsorate! DELTA 2011!

Logroñora egun pasa

Atzo goizean asko kostatu zitzaigun esnatzea, nahi baino lehenago esnatu baiginen. Plana hauxe zen: gure kirol jantziak jantzi eta Logroñora bidean abiatzea. Igorren esanetan 6km baziren ere, gehitzen joan ziren ibiltzen gindoazen ahala. Behin Logroñora iritsita, afaritan jango genuen janaria erostera joan ginen hurbilen zegoen supermerkatura, bero izugarria egiten baitzuen (45gradu). Ondoren, parke batean bazkaldu genuen eta korrika joan ginen Bianarantz zihoan autobusa hartzera.

Larri-larri iritsi ginen baina azkenik iritsi ginen hainbeste esperotako piszinetara. Bainu fresko-fresko bat hartu eta eguzkitan egon ginen arratsalde pasan. Gaua gerturatu ahala eguerdian erositako janaria hartu eta nola halako afaria egin genuen. Eguna ondo bukatzeko buelta bat eman genuen Biana ingurutik eta neka-neka eginda berehala hartu genuen lo.

Los Arcos – Biana

Gaur goizean gau “berezia” pasa ondoren (galdetu Lazkoz eta Quinterori…) Los Arcosetik Bianara egin dugu martxa. Hogei kilometro oinez eta eguzkipean; ez da traktorerik egon baina auto stop-a bai…

Batzuk azkar eta beste batzuk motel piszinara iritsi gara denok. Bertan bigarren txandakoak aurkitu ditugu eta beraiekin bazkaldu dugu. Eguzkia hartu eta uretan frexkatu ostean dutxa eder bat hartu dugu.

Afaldu ere txikiekin egin dugu Bianako plazan eta agurtu aurretik erromeria inprobisatu dugu!

Santiago Bidean lagunak egin ditugu gaur; hainbat jatorritakoak baina alemaniarrak izan du arrakasta gehien; argazkia ere badugu (ea Igorrek igotzen duen).

Torres del Rio-n altxor txiki bat ikusi dugu Santo Sepulcro izeneko eliza oktogonala. Bitxia benetan.

Dirudienez , lagun ezkutua ere egingo dugu 5. egunean bada ere. Eta gainera gaur fitxaje berria etorri zaigu; Maiza ailegatu da.

Gau giro bikainarekin Erentzun ikastolako patioan gaude 00:02ak dirá; bihar Logroño! Ondo lo egin!

3.taldea

Montejurra mendian

Ez da egun makala izan gaurkoa, 5 bat Ordu inguru ibili baikara Montejurran barna.

Barrena diogu, erdi eskalada egiten ibili garelako denbora luzez, azkenik gehienak tontorrera heldu garelarik.

Izerditu ostean, tripa asetu, ur pixka bat hartu eta berriro berantza.

Bazkaltzeko ordua zenean heldu gara Iratxeko monastegira eta bertan “ardoren iturria” ere ikusi dugu (lasai gurasook ardoaz gain ura zuen iturria baizegoen gu hidratatzeko).

Bazkalostean, Lizarrara bueltatu, arropa zaharrak edota bainujantziak jantzi eta ginkana bat egin dugu. A ze zerrikeria! Nocilla, arrautza, margoak, etab…denetik egon da zikintzeko.

Eta orain, orain Lizarran bueltaxka bat emango dugu, baina, txintxo ibiliko gara. 12tarako ohean “zenizienta” bezala, egun luzea baita biharkoa. Helmuga: Los Arcos.

1go taldea.